Nontzeberri

BilbaoEszenak "Show Gela" egitaraua abiatu du berriz

BilbaoEszenak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak, Show Gela egitarauaren denboraldi berria inauguratu zuen 2009ko azken hiruhilekoan. Egitarau horren bitartez, ikus-entzuleek, zenbait arte alorretako sormen prozesuetara hurbiltzeko aukera dute. Show Gela ekimena hilabete bakoitzeko lehen ostegunean eskainiko da, gaueko 20:00etatik 23:00etara, BilbaoEszenaren instalazioetan.

Hurrengo gaueko jaialdi-festa martxoaren 4an ospatuko da, eta Cuerpos en movimiento izenburuarekin, dantzari eta mugimenduari eskainiko zaie, hiru ikuspuntu desberdinen bitartez. Show Gela bakoitzak, euren lana erakusten duten 3 gonbidatu izan ohi ditu. Gehienetan, ohiko erakusketa zirkuituetan erraz aurkitzen ez diren abangoardiako proposamen esperimentalak izaten dira. Oraingo honetan, Eneko Balerdi, Bego Crego eta Vicki Mujica artisten txanda izango da.

Show Gela, behatuz eta behatua izateaz gozatzeko gune libre eta sortzaile gisa dago planteatuta. Arte eszenikoen barruan, dantzan, antzerkian, ikus-entzunezkoetan, topaleku diren eta sormenezko elkar-elikadura gisa balio duten saioak dira.

Esan dugun bezala, martxoaren 4an, Cuerpos en movimiento ekimenak dantza eta mugimendua hiru ikuspuntu desberdinen bitartez aurkeztuko du. Apirilaren 8an Umore ona, umorea, Clown-a, komedia…Maiatzaren 6an artista sortzaile gazteen txanda izango da eta ekainaren 3an, Bilbao. Meeting point saioan Bilbon bizi eta lan egiten duten arren, mundu beste leku batzuetatik etorri diren sortzaileen ikuspegiari begiratuko zaio.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Exit mobile version