Nontzeberri

Bilbaoeszenak antzerki ikastaroetarako izen-emate epea zabaldu du

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen zentroak (BilbaoEszena) urrian, umeei, gazteei eta helduei zuzendutako antzerki tailerretan izena emateko epea zabaldu du. Aurre-inskripzioa irailaren 30era arte egongo da zabalik www.bilbao.eus webgunearen bitartez.

BilbaoEszenak umeei (8 eta 11 urte bitartekoei) eta gazteei (12 eta 16 urte artekoei) zuzendutako antzerki ikastaroak antolatzen ditu urtero 2005etik. Soilik euskaraz emango diren umeentzako eta gazteentzako tailerrak ostegun arratsalde guztietan izango dira, ekainera arte. Arduradunak Aritz Bengoa (umeentzako antzerkia) eta Alex Antúnez (gazteentzako antzerkia) izango dira.
Helduei zuzendutako ikastaroa Eszenarako Prestakuntzan eta Sorkuntzan zentratuko da. Nuria M. Cresek emango du gaztelaniaz eta Miriam k. Martxantek euskaraz.
Ikastaroa antzerkiaren eta eszenaren munduan interesatuta dagoen edozein pertsonari dago zuzenduta, eta oinarrizko bi eremu landuko ditu: antzezle lana (energia, erritmoa, adierazpena, koordinazioa, emozioa…) eta sorkuntza lana (bat-batekotasuna, espazioaren definizioa, ideien bilaketa…). 

Exit mobile version