Nontzeberri

BilbaoArtek “Ipar-Hegora” erakusketa aurkeztu du

Leo Burge (Londres, 1991) artistaren Ipar-hegora erakusketa BilbaoArtek duen Uribitarte40 aretoan izango duzue ikusgai apirilaren 6ra arte. Artistaren azken aldiko ibilbidean funtsezkoak izan diren zenbait lanez gain, ekoizpen berriak aurkezten dira, batez ere eskala txikiagoko entseguetatik abiatuta garatutako horma-marrazki batzuk.

Artistak berak azaldu du erakusketaren titulua: “Ipar-hegora bidaia bat da. Bururatu zitzaidan testuinguruan, olatuek gure kostaldera, iparraldetik hegoaldera, iristeko egiten duten bidaia izango litzateke. Irudi hurbila izateaz gain, sorkuntzaren ezaugarria den bidaia ere aipa dezake, etengabeko intentsitateen behera eta gora baten antzekoa. Erakusketa 2023tik 2025era bitartean egindako lanetan oinarritzen da. Batzuk nire tailerrean eginak, beste batzuk BilbaoArte Fundazioan. Era berean, aretorako berariaz sortutako horma-irudi batzuk izango ditu.”

Erakusketaren inaugurazio gaur berton izango da18:00etan hasita, eta horretarako bisita gidatua antolatu da artistarekin.

Jakingarri guztiak: BilbaoArte

Exit mobile version