Nontzeberri

Bilbaoartek hamalau artistaren azken ekoizpenak bildu ditu

Bilbaoartek  Artistak Egoitzan 2024/25: Eskuratze Berriak erakusketa inauguratu du eta irailaren 7ra arte bisitatu ahal izango da. Bertan, estudio-lagapeneko beka modalitatean egonaldia egin duten hamalau artistaren azken ekoizpenak bildu dira.
Hainbat adin eta jatorritakoak dira erakusketa honetan parte hartu duten hamalau sortzaileak: María Benito Píriz (Durango, 1992), Leo Burge (Londres, 1991), Ana Busto (Igorre, 1952), Almudena Crespo (Madril, 1957), Miren Doiz (Iruñea, 1980), Hodei Herreros (Gasteiz, 1997), Marta Lorenzana (Asturias, 1987), Pablo Marte (Cádiz, 1975), Yon Matauko (Gasteiz, 1987), Gabriele Muguruza (Donostia, 1992), Joey Ordoñez (El Puerto de Santa María, 1985), Javier R. Peré-Curiel (Oviedo, 1978), Marc Vives (Bartzelona).

Publikoak hogeita hamar bat artelan ikusi ahal izango ditu guztira, “praktika garaikidearen azken joeren eta lan egiteko moduen zein prozesuen adibide adierazgarri direnak. Haien sorkuntza-prozesuak handitzen laguntzeko xedez, erakusketak hamalau edizio berezi hartzen ditu barne, artista-liburuak formatu gisa dituen aukerak hedatzeko; edizio horiek artista bakoitzaren hizkuntzan eta praktikan txertatzen dira, Roberto Aguirrezabala artistarekin egindako lanaren laguntzari esker.”

Erakusketaren harira  hainbat bisita gidatu izango dira euskaraz eta gaztelaniaz, uztailaren 9an eta 30ean, eta abuztuaren 6an eta 27an, 19:00etan.

Exit mobile version