Vomitopunkrock Records diskoetxeak Bilbao, mierda, r’n’r izenburudun disko bilduma argitaratuko du hil honen 15ean. Diskoa Bilbon 1985etik 1986ra izandako El Garage kontzertu aretoari eginiko omenaldia da.
Diskoak gehienbat Euskal Herrian 80ko hamarkadan sorturiko punk rock talde ezagunen kantuak jasotzen ditu, tartean, Zarama, Kortatu & Vulpess, Radikal HC eta Primitivos, edo Bartzelonako Decibelios. El Garage bertan zuzenean grabaturiko doinuak dira, alegia, soinu-mahaitik hartuak. Bildumaren soinua Marc Lloberak masterizatu du Kasba estudioetan. Diskoa, gainera, Bilboko lokal mitikoaren historia eta anekdotak biltzen dituen fantzinearekin plazaratuko da.
Bilduma LP formatuan argitaratuko dute eta ondoko kantuak jasoko ditu: A aldean, Kortatu & Vulpess (El ultimo ska); Decibelios (Viento de libertad); Gazte hilak (No quiero ser del ONCE); Zer bizio? (Joder ke bien!); Jotakie (Burrundaie); M.C.D. (Vomitare); Radikal H.C. (Miedo a la religion); RIP (Antimilitar), eta Irula Express (Mujer fatal).
B aldean, berriz, Cicatriz (Escupe); Zarama (Latsegui da); Vomito (Ama shantalen jaiak 85); Baldin Bada (Jotake); Vulpess (Warhead); Distorsion (El rey); Primitivos (Alucine en el bar), eta Viciosa (Viciosa).
Bilduma hau diskoetxearen hirugarren erreferentzia da. Aurretik, 80ko urteetako Bartzelonako hardcore punk taldeek kantuak jasotzen dituen La Lucha Continua bilduma, eta Bartzelonako Ultimo Resorte punk banda mitikoaren maketa berrargitaratu ditu.