Nontzeberri

“Bilbao Metal, Pop-Rock Erakustaldia” prest abuzturako

Bilbao Metal, Pop-Rock Erakustaldia ekimenak Bilbo 16 kontzertu bilduko ditu, zortzi egunez, abuztuaren 19tik 26ra arte. Erakustaldiak “izaera irekia eta eklektikoa izan du beti, eta aurten ez da desberdina izango, berriro ere genero musikal ugarik hartuko baitute aretoa, hala nola elektro popak, hip hopak, rap eta swing-ak, blues-rockak, indie popak edo punkak.”

Aukeratutako talde eta artisten artean (111 taldek eta artistak hartu dute parte) emakumeek osatutakoak edo emakumeekin osatutakoak nabarmentzen dira,, eta euskarari dagokionez, 5 taldek bere letretan erabiltzen dituzte. Eta toki askotakoak dira: Bilbokoak, Ezkerraldekoak, Getxokoak, Gorlizekoak, Plentziakoak, Gernikakoak eta abar.

Esan dugun bezala guztira 16 kontzertu eskainiko dira: Bilborocken Pablo Ríos eta M&A Swing Machine musikarien musika elektronikoak irekiko du kontzertu-zikloa, abuztuaren 19an. Eta Lazka eta Elizabeltzen metal-hotsek itxiko dute.
Jazza izan ezik, Bilboko Aste Nagusiko Erakustaldiak metalaren, poparen eta rockaren barruan bildutako estilo guztiak onartzen ditu bere aldaera eta estilo guztietan, hala nola Cartel Filarmónicoaren hip hopa edo Xatiroren rapa (abuztuak 21). Bluesa eta Grunge Rock indiea ere izango dira aurtengo edizioan, Gonzalo Portugal Band eta Duobite taldeekin, hurrenez hurren (abuztuaren 22an). Soinu gogorragoak Gildas, Zelanda, Supercremalleras taldeek jarriko dute, eta eztanda Calathea eta Bullets of Misseryren death metal izango da.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version