Bilboko Udalak abian jarri du Bilbao Metal Pop-Rock kontzertu-sortaren edizio berria, Aste Nagusiko musika-programazioa borobiltzeko, eta tokiko talentua bultzatzeko. Izena emateko epea maiatzaren 30ean itxiko da.
Bizkaian erroldatutako bakarlariak eta, gutxienez, partaideetako bat Bizkaian erroldatua duen edozein taldek parte hartu ahal izango du. Genero ugari onartzen da: Metal, Pop, Rock, Folk, RAP, Hip Hop… Jazz-a izan ezik. Aniztasuna sustatzen jarraitzeko asmoz, epaimahaiak bereziki baloratuko ditu emakumeen presentzia duten taldeak eta euskarazko abestiak aurkezten dituztenak.
Parte hartu ahal izateko, online inprimaki bat bete eta honako hauek erantsi beharko dira: 4 abesti, mp3 edo wav formatuan; taldearen edo artistaren argazki bat (jpg, bmp edo png formatuan); eta taldearen edo artistaren ibilbide musikala (doc, docx edo pdf formatuan).
Hautatutako taldeek zuzenean joko dute Bilborock aretoan Bilboko Aste Nagusian, eta kazetari eta musika-aditu profesionalek osatutako epaimahaiak 15 proposamen aukeratuko ditu, eta horiei Villasound 2025 lehiaketako Aste Nagusiaren Saria irabazten duen taldea gehituko zaie.
Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.
