Datorren ostegunean, irailaren 17an, aurtengo Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa, lehen urratsak ematen hasiko da. Sailkapen faseari ateak zabalduko zaizkio eta Europako musika panoramako erreferente bihurtu den lehiaketa abiatuko da berriz.
Edizio honetan parte hartzen duten bandek jatorri desberdinak dituzte, hala nola, Euskadi, Frantzia, Polonia, Madril, Bartzelona, Nafarroa, Asturias, Coruña, Pontevedra, Badajoz, Alacant eta Zaragoza.
Dagoeneko sailkatzeko finaleko kontzertuen datak jarrita badaude; diogunez lehena ostegun eta bariku honetan izango da. Puma Pumku (A Coruña) Unclose (Bizkaia) eta Yakuzas (Madrid) izango dira lehen taldeak.
Sariak potoloak dira: 5.000 euro onenarentzat; 2.500 euro bigarrenarentzat; eta 1.200 euro hirugarrenarentzat.
Lehiaketari buruzko informazioa, kontzertuen egunak, taldeen gaineko informazioa, emanaldien bideoak eta abar, webgune honetan kontsultatu ahal dituzue.