Nontzeberri

Bilbao Eszenak antzerki ikastaroetan izena emateko epea irekiko du

Antzerkigintzan aldez aurretik prestakuntza-esperientziarik izan ez duten pertsonei zuzenduta, Bilbao Eszenak antzerki-ikastaroen eskaintza ondu du. Interesatuek irailaren 12tik 26ra eman ahal izango dute izena.

Aurten hainbat tailer izango dira, batzuk publiko helduari zuzendutakoak (bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz) eta beste batzuk gazteei eta haurrei zuzendutakoak, euskaraz.

Hortaz, urritik aurrera, interesdunek honako ekimen hauetan parte hartu ahal izango dute: Eszenarako prestakuntza eta sorkuntza (gaztelaniaz). Ikastaro honek 60 eskola-ordu ditu eta helduei zuzenduta dago. Prestakuntzan interpretazio-lana eta sorkuntza-lana landuko dira, antzerki-emanaldietara bideratuta; Prestakuntza eta sorkuntza eszenikoa (euskaraz). Helduentzako antzezpen eta sorkuntza eszenikoaren hastapenak; Gazteentzako antzerki tailerra (euskaraz). Gorputzaren ezagutza lantzeko ariketak eskainiko dira, baita pertsonaiak eta istorioak garatzeko irudimena eta emozioak lantzeko ariketak ere; eta Umeentzako antzerki tailerra (euskaraz). Ariketen eta praktiken bidez gorputzaren adierazkortasuna ezagutzen irakastea du helburu.

Hemen duzue informazio zehatzagoa.

Exit mobile version