Nontzeberri

“Bilbao Distrito Jazz” ekimena auzoetaraino helduko da

Bilboko Udalak, BJC- Bilbaina Jazz Club kultur elkartearekin lankidetzan, Bilbao Distrito Jazz programa antolatuko du urtarrilaren 31tik martxoaren 7ra arte.

Programak auzoetara hurbiltzen ditu musika genero honetan erreferente diren artistekin egindako kontzertuak. Aurtengo edizioan parte hartuko duten talde eta artistak honako hauek izango dira: Nerea Arrieta Trio, David Sancho, Xavier Casellas, Mikel Uretagoiena Trio, Adele Sauros Quartet eta Mikkel Plug Trio.

Kontzertu guztiak ostiraletan izango dira, hortaz, bihar, urtarrilak 31, 19:00etan, lehen saioa izango da. Kasu honetan, J.C. Arriaga kontserbatorioan izango da Nerea Arrieta Hirukoak egingo duen kontzertua. Nerea Arrietak konposizio originalez eta jazzaren gai herrikoien moldaketez osatutako ahots errepertorioa proposatzen du piano hirukotearekin. Bere estiloan jazzaren azpigenero desberdinak uztartzen dira, hala nola hard bop, cool eta musika latinoaren fusioak. Nereak piano jazzeko goi-mailako ikasketak egin ditu, eta Holandako Royal Conservatory of the Hague-n jazz kantuko ikasketak egin ditu bigarren instrumentu gisa. Kontzertu honetan bertako musikari herrikoiak dira protagonista.

Martxora bitartean egingo diren kontzertuei buruzko informazio guztia: Bilbao Distrito Jazz

Exit mobile version