Bilboko Udalak bultzatutako Bilbao Blues Festival Jaialdiaren III. edizioa uztailaren 25etik 28ra egingo da, eta adin guztietako jendearentzat doako kontzertuak eta jarduerak antolatuko dira Areatzan eta beste hainbat lekutan. Martha High & The Soul Cookers, Anson Funderburg, Mike Morgan eta Shawn Pittman dira parte hartuko duten musikari batzuk.
Funderburg, Morgan eta Pittman musikariek ibilbide luze eta arrakastatsua dute elkarrekin. Lehenengoak eszenatokietara igota darama 15 urte zituenetik, eta eragin handienen artean Freddie King eta B.B King nabarmentzen dira. Blues elektrikoa du ezaugarri Morganek, eta 14 album kaleratu ditu, gehienak The Crawl taldearen buru gisa. Shawn Pittman kantautore eta gitarristak, berriz, ibilbide oparoa du.
Berretsitako bigarren taldea Marta High & The Soul Cookers da. Gaur egun, bere taldearekin eta mundu osoan zehar dabil biraka Maceo Parkerren taldeko abeslari nagusi gisa ere, Brownekin batera jotzeagatik ere ezaguna.
Hortaz, aurtengo programazioari esker, ikusleek blues-mota desberdinak eta antzeko musika-estiloak ezagutuko dituzte.
Joan den urtean oso jaialdia arrakastatsua izan zen, eta hainbat lekutatik etorritako milaka pertsona bildu ziren giro bikainean, baita munduko beste leku batzuetatik etorritakoak ere, hala nola Suitzatik, Alemaniatik, Kanadatik edo AEBtik. Lehen lerroko 13 talde igo ziren Areatzako eszenatokira: Rick Estrin & The Nightcats (2023ko Bilbao Blues Festival saria), Vasti Jackson bere The Mississippi Trinity bandarekin, Anthony Paul Soul Orchestra, Indigo Blues seikote katalana, Tia Carroll kaliforniarra, Shakura S, Aida, The Original Blues Brothers Band, Koko Jean & The Tonics, The Cinelli Brothers, Ghalia Volt, Bette Smith, Los Mambo Jambo Arkestra eta The Big Flyers bilbotarrak.