Nontzeberri

Bilbao BBK Live Jaialdiak prest ditu “Herrian” eta “Hirian” ekimenak

Betiko legez, jaialdiak zuzeneko musika eroango du Bizkaiko hainbat herritara: Herrian maiatzaren 17an, Abanto Zierbenan, eta maiatzaren 24an, Zornotzan, eta Hirian ekainaren 7an Bilboko Abusu auzoan.

Hortaz, maiatzaren 17an, Abanto Zierbenan izango da lehen Herrian hitzordua, eta bi agertoki prestatuko dira bertan, musika herriko kaleetan zabaltzeko. Hor, besteak beste, Jimena Amarillo, Los Niños Jesús, Ben Yart karismatikoa, Confeti de Odio, Amatria, Galerna, Amona Molona, eta The Soulers arituko dira.

Astebete geroago, maiatzaren 24an, Zornotzako kaleetan izango da Herrian. Kontzertuak Colectivo Da Silva, Pauline en la Playa, Los Deltonos, Leihotikan, Marilia Monzón, Rakky Ripper, eta Tiburona taldeek egingo dituzte.

Ekainaren 7an, Hirian Abusura iritsiko da. Edizio honetan arituko dira, besteak beste, Javiera Mena, Parquesvr, Airbag, PI L.T., KilikI, Hens, LaBlackie, Michael Foster eta Ruiseñora. Musika elektronikoaren agertokian, Puñales, Sunny Wright IV, Miravalles eta Lamia Mari izango dira.

Bestaldetik, gogoratu Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 10ean, 11n eta 12an izango dela Kobetamendin.

Exit mobile version