Nontzeberri

Bikaidatz Literatur Sariaren aurtengo saridunak

Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputatuak, Irati Jimenez idazle euskaldunak eta Oscar Alonso Bilboko egile ezagunak BizkaIdatz Saria literatura-lehiaketaren hirugarren edizioaren saridunak aurkeztuko dituzte gaur.
Aurten, honako hauek izan dira saridunak: Imanol Sorondo Baltasar, euskarazko modalitatean, Hirugarren bat lanari esker, eta, Aner Gondra Fano, gaztelaniazko modalitatean, Las familias postizas lanari esker.

Bi accesit eman dira, beste bi sortzaileren sormena eta lanen originaltasuna saritzeko. Amaia Iriondo eta Victor Bilbao izan dira bi egile horiek, euskarazko modalitatean eta gaztelaniazkoan, hurrenez hurren.

Saridunek, aurtengo ediziorako sortu den garaikurra jasotzeaz gain, beren lanen 500 aleren argitalpena izango dute sari. Aurreko edizioetan bezala, bi istorioen bosteun aleko tirada egin da, eta urriaren 24an ospatuko den Liburutegien Nazioarteko Egunean eskuratu ahal izango dituzte irakurleek.

BizkaIdatz Saria Bizkaiko Foru Aldundiak, Foru Liburutegia berritu ondoren garatutako kultur programaren jarraipena da eta helburu hauek dauzka: irakurtzeko ohitura sustatzea, instalazioen balioa erakustea eta horien erabilera eta edukien ezagutza hedatzea.

Bizkaimediak bidalita

Exit mobile version