Nontzeberri

Bihotzaren hitzak

Ugariak dira pertsona ospetsuen arteko gutun-trukean oinarritutako literatura lanak. Sentimendu eta emozioen adierazpena sustatu eta genero horren aberastasuna berreskuratzeko asmoz, Barakaldoko Udaleko Kultura Arloak, Gurutzetako Zentro Zibikoaren bitartez, Bihotzaren Hitzak Maitasun Gutunen XXVI. Lehiaketarako deialdia egin du.

18 urtetik gorako edonork har dezake parte, eta kategoria bakoitzeko bi gutun, gehienez, aurkez daitezke (bi gutun euskarazko kategorian eta beste bi gaztelaniazkoan).

“Maitasunezko nahiz desamodiozko gutunak argitaragabeak eta lehenago saritu edota argitaratu gabeak izan behar dira. Hartzaileak benetakoak edo fikziozkoak izan daitezke, bai eta lekuak, objektuak, emozioak… ere.”

Prosaz idatzitako gutunek gehienez bi folio izan ditzakete (A4), alde batetik idatziak. Izenburua eduki behar dute, eta izengoitiarekin sinatuta aurkeztuko dira. Gutuna eskuz idatzita aurkezten bada, transkripzioa ere erantsi beharko da. PDF formatuan bidali beharko dira gutuna eta transkripzioa. Gutunak helbide honetara bidaliko dira: bihotzarenhitzak@barakaldo.eus

Lanak entregatzeko epea urtarrilaren 16ana amaituko da. Geroago, otsailaren 14an, epaimahaiaren epaia jakinaraziko da www.barakaldo.eus web orrian.

Lehenengo saria: 450 euro eta diploma, eta bi accesit: 200 euro eta diploma.

Exit mobile version