Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea, Udabarria Bertsotan, bere hirugarren astean sartu da. Lau saio jokatu dira dagoeneko, eta beste lau geratzen dira fasea osatzeko. Aste honetan, Ermuan eta Basaurin izango dira hitzorduak; Lobiano kultur gunean eta Ibaigane kultur aretoan.
Ermuko Lobiano kulturgunean Ana Picallo Perez, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Iker Uriarte Urrutia, Izaro Bilbao Arostegi, Jon Martinez Beaskoetxea eta Peio Molinuevo Martin bilduko dira.
Basauriko Ibaigane kultur aretoan Aitor Esteban Etxebarria, Enare Muniategi Etxabe, Garazi Navarro Ugarteburu, Iker Garitagoitia Astigarraga, Kerman Diaz Franco eta Paule Ixiar arituko dira.
Maiatzaren 29an, azken saioak izango dira Gautegiz Arteagan eta Plentzian.
