Nontzeberri

Bihar, Gutun Zuria jaialdiaren baitan, “Hitz Beste” topaketa

Euskal Idazleen Elkarteak antolatuta, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, bihar, apirilak 4, eta goizeko 10:00etan, Joxemari Iturraldek Literatura eta beste sormen adierazpenak izeneko topaketa abiatuko du. Horren ostean,  Samara Veltek gidatua, Yurre Ugarte, Iñigo Dierez eta Nerea Ibarzabal bilduko dira mahai-inguruan.

Hegats aldizkariaren 56 zenbakiak Hitz beste izenburua zuen, hitzarekin baliatuz edo hitzak erabiliz hamaika espresio mota daudela gogorarazteko. Artearekin, filosofiarekin, antzerkiarekin, zinemarekin eta grafikarekin hitzak duen lotura azalduz osatu zuenn Garazi Arrulak Hegats 56, besteak beste. Argitalpenaren  zuzendari Garazi Arrula idazleak idaztearen dibertsitateaz aritu zen, aldizkariaren alea zertan den azaltzean, “azalak aditzera ematen duenez, aurpegi askoko jarduna da idazketa. Elkar laguntzen eta elikatzen duten diziplina horietako argitalpenak eta protagonistak ekarri nahi izan ditugu; horiei eman diegu ahotsa, betiere 2018ko ekoizpena oinarri harturik”.
Horretarako alor desberdinetan dabiltzan idazleen ikuspegia eta errealitatea erakutsi zigun. Hegats aldizkariak honakoa aldarrikatu nahi zuen: zenbat aurpegi dituen hitzak, eta horien sortzaile guztiak idazle. Gai horri heldu eta topaketa bat antolatu da idazle guztion lana balioesteko.

Exit mobile version