Nontzeberri

“Bideoaldia”, Donostiako Antzoki Zaharrean

Donostiako Antzoki Zaharrean XXVIII. Bideoaldia egingo dute gaur berton, Larrotxene Kultur Etxean zine eta bideo ikastaroetako emaitzak jendaurrean emateko. Sarrera doan izango da.

Kontuak badu bere ibilbidea. Duela hiru urte, Larrotxenetik Bideoaldia hiriaren erdialdera eraman zuten, eta aurten ere Antzoki Zaharrean egingo da beste ekitaldi bat, 20:00etan. Bertan, Larrotxenen landu diren genero ezberdinetako lanak ikusteko parada izango da.

Gaurko saioan, honako lan hauek pantailaratuko dira: Viral (Lara Rodriguez, Robert Hector, Koro Martin); Tunel koloretsua (Amaia Salazar, Esti Curiel, Ivan Aizpurua, Koro Martin); Aupa Kupel! (Charly Urbina, Ivan Aizpurua, Idurre Madariaga, Álvaro Gaitón); Agirretarrak (Jose Luís García, Peio Arnáez); Los despedidores (Imanol Azurmendi, Mikel Barral, eta beste asko); Hasiera (Alaitz Eguren, Asier Hernandez); Cárnicas 45 (Ana Miranda, Peio Arnáez, Ana Jiménez); Lo que nos une (Ander Iruretagoiena, Mattin Garikano, Gorka Zubeldia); eta King Arthur (Aitor Zarzuelo).

Exit mobile version