Nontzeberri

Bidehuts aretoak betetzen

Iparraldeko Willis Drummond laukoteak orotara lau kontzertu eskainiko ditu hil honetan. Aurretik aipaturiko hirurak eta otsailaren 17an rock taldea Belgikan izango da, Wallonie herriko Le Bateau Ivre aretoan.

Anarik, halaber, bere azken lana, Irla Izan, aurkezten jarraitzen du. Otsailaren 19an Usopop kontrapasa izeneko gaualdia egingo da Saran. Bertan, Euskal Herriko musikariak, Anari (Azkoitia), eta Frantziakoak bilduko dira, Leopold Skin (Clermont-Ferrand, folk-rock amerikarra) eta Piano Chat (Tours, pop-punk-one-man band), hain zuzen ere. Horiez gain, bi disko jartzaile ere izango dira: Martouf eta Cindjrella.

Anarik, gainera, Gernikako Gaztetxean egin ohi den Kafea eta Galletak ekimenean parte hartuko du otsailaren 12an. Hala, 18:00etan, azkoitiarrak aukeraturiko Nick Cave australiarraren No More Shall We Apart diskoa entzun ahal izango da. Gero, emanaldi akustikoa eskainiko du, 19:00ak bueltan, eta, azkenik, 22:00etan, kontzertu elektrikoa eskainiko du talde guztiarekin Gaztetxeko eszenatokian. Azkenik, otsailaren 27an Zarauzko Putzuzulo gaztetxean izango da.

Mursegok (Maite Arroitajauregi) beste bi hitzordu ditu hil honetan. 18an Donostiako Lugaritz kultur etxean izango da, eta 25ean Punto de Vista Iruñeko zinema dokumentaleko jaialdian. Lehenengo emanaldiak Mursegoak Bi(2) bere bigarren diskoko kantuak aurkeztuko ditu, eta bigarrenean, berriz, zuzeneko musika jarriko die zenbait proiekziori.

Hiru artistak, Willis Drummond, Anari eta Mursego, Bidehuts plataformako kideak dira.

Bidehutsek bidalita

Exit mobile version