Nontzeberri

Bidasoaldeko XV. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia

Bidasoaldeko XV. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdian parte hartuko duten taldeei harrera berezia egingo diote bihar Bera herrian. Etzi, halaber, jaialdiko lehendabiziko emanaldiak ikusi ahal izango dira.

Hala, ostiralean, hilak 22, hiru dantza talde arituko dira Herriko Etxea plazan (eguraldi txarra eginez gero, Altzateko pilotalekuan), 20:00etan: Scoil Rince Mobhí (Irlanda); SMP AL Ikhlas YAKARTA (Indonesia), eta Eraiki Dantza Taldea (Irun). 

Scoil Rince Mobhí irlandarrak dantza suabe eta salto txikiekin hasten dira, baina denborarekin garatuz doaz eta salto eta zapateoak dituzten dantzak egitera iristen dira, claqué dantzaren antzekoa izan daitezkeenak.

SMP AL Ikhlas YAKARTA indonesiarrak IOV erakundearen babesean dator. Erakunde hori arte folklorikoaren zaintzarako sortu zen eta Gazte Arloaren zaintzapean dator. Gazte Arloak, Indonesiako kultura eta tradizioen garapen egoki bat ahalbidetzeko helburuarekin, herrialde horretako haurrei ezagutza eta baliabideak ematea du helburu.

Eraiki Dantza Taldea, azkenik, Irungo Behobia auzoko gazte talde batek eratu zuen 1978. Urtean. Hasieratik Euskal Herriko folklorea bizirik mantentzeko lanetan aritu da. Gaur egun 150 bat dantzari ditu.

Ekimenaren egitarau osoa, hemen.

Exit mobile version