Irungo Oiasso Erromatar Museoak Bidasoako XVII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa antolatu du aste honetan. Azaroaren 20tik 25era bitartean jendeari arkeologia ezagutarazteko helburuz, hainbat ikus-entzunezko lan ikusteko aukera izango da.
Zinemaldia 2001etik egiten da, eta 2004an lehiaketa bihurtu zen. Hortaz jaialdiak hiru sari ematen ditu: Jaialdiko Sari Nagusia, Publikoaren Sari Berezia eta Zientzi dibulgazioaren Arkeolan Saria.
Urteroko programa aberatsa eta askotarikoa izan ohi da, eta hala, pantailaratu behar direnak minutu batzuk apenas irauten duten dokumentalak eta film luzeak izaten dira. Gai askotarikoak lantzen dituzte, kultura desberdinak eta denboran oso urrutiko kronologiak, baina guztiek partekatzen dute arkeologia abiapuntu izatea.
2017ko edizioan, “bi dira behin eta berriz agertzen diren kezkak: Neanderthal gaia eta ekialde urruneko kulturak. Lehenengo kasuan, Sapiensen eta Neanderthalen arteko bizikidetzaren gai eztabaidatsua lantzen da. Bigarrenean, Asiako mugaldeetarako bidaiak aukera ematen digu Gengis Kan ikertzeko, edo Mongolen Inperioa, edo Han dinastiaren goieneko aldia”.
FICAB gogoetarako tresna ere bada, “arkeologia zer den eta egun zer erronka dituen ezagutzeko”. Ba al du Arkeologiaren zientziak muga kronologikorik? Ba al dira garai historiko batzuk beste batzuk baino duinagoak direnak induskatzeko? Antzinaroa balio erabakigarria al da espazio bat arkeologiko gisa kalifikatzeko? Gizakiak testigantza materialak utzi dituen edozein leku induskatu daiteke?
FICABek begirada aberasgarri bat eskaini nahi du, “bisitatu ezin ditugun ondareetara, eta, horrela, gutxienez, gertutik bizi ahal izango ditugu zinearen bidez”.