Nontzeberri

Bidaiak partekatzeko lehiaketa egingo da Aretxabaletan

Aretxabaletako Udalak Ostegun Bidaiariak lehiaketa ondu du estreinakoz, bidaiak partekatzeko xedearekin. “Opor atarian, bidai ezberdinen esperientziak konpartitzea diaporamen bitartez, entzuleek udarako ideiak izan ditzaten”.

Ekimena Debagoienan bizi edo jaio diren 20tik 40 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta taldeka zein banaka aurkez daitezke.

Partaideek bidaia bati buruzko diaporama bat aurkeztu beharko dute, 30etik 60 minutura bitartekoa. Lan hori Aretxabaletako tabernetan proiektatuko da ostegunetan, eta aurkezpena euskaraz egin beharko da. Izena emateko epea maiatzaren 3an amaituko da.

Irabazleak ikus-entzuleen botoen bidez aterako dira. “Garrantzia emango zaio bidaiaren egingarritasunari eta bidaiak transmititzen duen gertutasunari. Ekimenaren helburua bidaietarako ideia iturri izatea da, beraz bidaiak merkea eta praktikoa izan beharko du”.

Sariei dagokienez, lan onenak 250 euro jasoko ditu; bigarrenak 150; eta, azkenik hirugarrenak 100.

Lehiaketaren oinarriekin loturiko xehetasun guztiak, aretxabaleta.com webgunean daude jasota.

Exit mobile version