Nontzeberri

Bi milioi inguru ikus-entzunezkoak egiteko

Eusko Jaurlaritzak 1.800.000 euroko diru-laguntzak banatuko ditu, ikus-entzunezko lanak garatzeko, 2014an.

Laguntza horiek lau ataletara bideratuko dira: Zinemarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko; Zinemarako animaziozko film luzeak ekoizteko laguntzak; Sortze-dokumentalen produkziorako; eta, laugarrenik, Film laburren produkziorako.

Ikus-entzunezko lanak sortzeko laguntzen deialdi hau lehiaketa prozeduraren bitartez ebatziko da. Deialdia ekainaren 9an argitaratu zen; hortaz, hilabeteko epea izango da eskaera egiteko, deialdia argitaratu zen egunaren biharamunetik kontatuta.

Eskabide horiek aztertzeko eta ebaluatzeko, bi batzorde eratuko dira: Film laburren produkzioa modalitatearen balorazio-batzordea eta zinemarako animaziozko film luzeak eta sortze-dokumentalak ekoizteko proiektuak garatzeko modalitateen balorazio-batzordea.

Informazio guztia: euskadi.net.

Exit mobile version