Nontzeberri

Bi ikerketa proiektu saritzeko

EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak bi ikerketa proiektu sarituko dituzte aurten. Diru kopurua 2.000 eurokoa da eta eskariak aurkezteko epea urriaren 15ean amaituko da.

Duela urte batzuk hona areagotu egin dira bertsolaritzaren inguruan abiatu diren azterketak. Eta adibidez, abian dauden ikerketa horietako batzuk ezagutzeko aukera izango da abuztuaren 24an eta 25ean Donostiako Miramar Jauregian, EHU Uda Ikastaroen baitan Mintzolak antolatu duen Bertsolarien kantaera eta sormena ikastaroan.

Aurtengo bi ikerketa proiektu horietako ikergai nagusia bertsolaritza izango da, eta bere alor guztiak aztertu ahalko dira. Bestalde, “master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina beste ikerketa-lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira; nolanahi ere, unibertsitateko irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua”.

informazio osoagoa ikusteko www.mintzola.eus eta www.ehu.eus/laboakatedra dituzue.

Exit mobile version