Nontzeberri

Bi hitzaldi eta bertso-saio bat

Artium Museoak Marwa Arsanios (Washington, 1978) artistaren Lurrak ez du jaberik erakusketa aurkeztuko du bihar, hilak 7. Marwa Arsaniosen erakusketa 2026ko apirilaren 12ra arte izango da ikusgai.

Ostiralean bertan artistaren eta erakusketaren komisario Agustín Pérez Rubioren arteko elkarrizketa antolatu da. Solasaldi honetan, “artista munduko hainbat geografiatan lurra banatzeko eta erauzteko politikei buruz egiten ari den ikerketa jarraitua errepasatuko dute”.

Horretaz gain, larunbatean ere, 12:00etan, bertso-saio bat antolatu du museoak, consonni argitaletxearekin elkarlanean, eta Uxue Alberdik, Unai Iturriagak, eta Sustrai Colinak parte hartuko dute. Bertso-saioa Katixa Agirre, Harkaitz Cano, Belen Gopegui eta Patxi Zubizarreta idazleen kontakizun laburrak biltzen dituen consonniren Zirriborroak eta gero argitalpenean oinarrituta dago. Aipaturiko bertsolariek saio bat eskainiko dute eta Ainhoa Urien izango dute lagun, gai-jartzaile lanetan. Bertso-saioa Plaza Aretoan izango da eta sarrera librea izango du, lekua bete arte.

Eta larunbatean, 19:00etan, artistak Donostian emango du bere lanari buruzko hitzaldi bat, Mugak Arkitekturako Biurtekoaren esparruan. “Lurraren aldeko borrokak bere ikerketaren gai nagusia izanik, Arsaniosek bere ibilbidean zehar, Who is Afraid of Ideology? epe luzerako ikerketa-proiektuaren bidez, ezagutu dituen lurraren komunalizazio-estrategiak errepasatuko ditu hitzaldi honetan.”

Exit mobile version