
Euskal kultur erakundeak, Itsasertzeko CPIE-k eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatur sorkuntzarako egoitza bikoitzerako deialdia zabaldu dute. Hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 4an amaituko da.
Deialdia euskaraz idazten duten autore guztiei zuzendua da. Literatura forma asko onartuko dira: ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa, bai eta haur eta gazteei zuzenduriko proposamenak ere.
2025ko urriaren eta abenduaren artean, hilabete batez Abbadiako Nekatoenea etxean eta beste hilabete batez Pasai Donibaneko Hugoenea etxean apartamendu bat egongo da prest idazlearentzat, eta horretaz gain, 3000 euroko dirulaguntza izango du.
Egitasmoak hainbat arlotan egingo da: Euskarazko literatura sorkuntza egonaldia, XVII. mendeko sorginkeria, sinesmenak eta tradizioak testuinguru gisa hartuta, garai eta gai haien berrirakurketa bat idaztea; topaketa bat publikoarekin egonaldi denboran; aurkezpen publiko bat egonaldiaren ondotik; eta aurkezpen publiko bat Asporotsttipin Hendaian, Sorginkeria, jukutriak eta dantzak erakusketaren kari, idazleak bere sorkuntza aurkez dezan.
Jakingarri guztiak: Euskal Idazleen Elkartea.