Nontzeberri

“Bertsuxurla” sariketaren azken kanporaketa

Bertsularien Lagunak bideraturiko Bertsuxurla sariketaren hirugarren eta azken kanporaketa jokatuko da Izpegiko Bereko bentan gaur, hilak 20, 21:00etan, afari baten ostean. Bertaratuko diren bertsolariak Maddi Agirre, Maddi Aiestaran Iparragirre, Unai Anda, Izaro Bilbao, June Diaz eta Ibai Lekuona izango dira.

Euskal Herri osoko bertsolari gazteen txapelketa informala da hori, lurralde desberdinetako bertsolari gazteak nahastuko dituena. Ekimenak dituen helburuetariko bat da bertsozaletasuna gazteen artean sustatzea eta bereziki Iparraldekoen artean, baina batez ere bertsolari gazteei beste plaza bat eskaintzea, eta euskara bera bultzatzea ere.

Bertsuxurlako saioak gauean izango dira, afaldu eta gero. Lehen kanporaketa urtarrilaren 6an izan zen, Atharratzeko Prefostan. Urtarrilaren 13an, Lekorneko Etxebarne ostatuan bildu ziren Irati Alcantarilla eta Beñat Astiz, Oier Urreizti eta June Aiestaran, Maite Sarasola eta Jon Mendiluze.

Azkenik, gaur izango da azken saioa, eta datorren ostiralean final handia.

Exit mobile version