Gaur, martxoak 15, hasi, eta hilaren 24ra bitarte iraungo du bertsolaritzaren inguruko astea Donibane Lohizunen. Ekimena Euskal kultur erakundeak, Donibane Lohizuneko kultura zerbitzuak, Bertsularien Lagunak eta Begiraleak elkarteek ondu dute.
Hala, astebete osoz, eta bertsolaritzaren mundua hobeto ezagutarazteko xedearekin, hainbat hitzordu antolatu dituzte Ravel Aretoan, Le Select zinegelan, Mediatekan edota Ducontenian. Egitarau osoa: eke.org.
Bestalde, ETB1eko Hitzetik Hortzera saioan Villabonako saio musikatua eta Durangoko Bertso Korrika izango dituzte hizpide gaur, 21:00etan.
“Alaitz Usabiaga eta Oier Larrañaga villabonatarrek lekua jarri zuten, Erreka ostatua. Eneko Sierrak saxoa eraman zuen, Ixak Arrutik gitarra, Amaia Agirrek gaiak eta Alaia Martinek, Jokin Labayenek, Aitzol Barandiaranek eta Uxue Alberdik bertsotarako gogoa”.
Halaber, Durangon egindako Bertso Korrikako saio onenak ere emango dituzte Hitzetik Hortzera sioan. Eneko Abasolo Abarkas gai-jartzen izan zen Plateruenan; kantuan, ostera, Miren Amuriza, Aitor Bizkarra, Unai Iturriaga eta Igor Elortza.