Ikasturte honetan ere, Bertsotruk ekimenari esker elkar ikusiko dute hainbat eskolek. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da.
Urte honetako ekimenean 21 taldek eman dute izena eta horiekin zortzi multzo egin dira. Multzo horietako bertso eskoletako bakoitzak bere taldeko bertso eskola hartuko du etxean eta elkarrekin zehaztuko dute saioaren hitzordua eta formatua.
Parte hartuko duten bertso eskolak honakoak dira: Markina-Xemein eta Leitza/Lekunberri; Erniarraitz eta Sakana; Oñati eta Enkarterriak; Bortziriak, Durangaldea eta Lasarte-Oria; Barañain, Iruñea, Elorri eta Zarautz; Aramaio, Gernika-Lumo eta Irun; Gasteiz, Harituz eta Debagoiena; eta Mungia/Larrabetzu, Aitziaren Gorraizia eta Mutriku.
Bertsotruk ekimenaren saioak, udaberrira bitarte jokatuko dira.
