LITERATURA

“Txanpaina, mesedez”, Oier Santosen azken lana

Oier Santos idazle errenteriar gaztearen bigarren eleberria da Txanpaina, mesedez (Erein); lehena, Ez zuten erantzun izan zen. Joan den astean aurkeztu zuen Donostia lan berri hori.

Argitaletxeak jakinarazi digunez, lanean protesta baten zantzuak agertzen dira hasieran, hainbat auto berdez margotuta agertzen direlako hirian. Ematen du protesta modu bat dela. Gero, lehergailu bat zentral termiko batean, hedabideetan albiste aldrebestuak, prentsarekin borroka… eta hura guztia gutxi balitz, etxean ere egoera desatsegina dauka Markel Aizpurua ertzain-buruak. Emazteari zerbait gertatzen zaio. Oso portaera misteriotsua dauka.
Bizitza pribatua gainbehera datorkio Markeli eta, gainera, euskal gizartea talde terrorista berri baten mehatxupean ageri da. Ez zaio erronkarik falta, ez. “Herrialde oso bat dago arriskuan”.

Oier Santos 1982an jaio zen Errenterian. Gasteizena IVEF eta irakasle-ikasketak egin zituen. Urte batzuk han eman ondoren, Gorlizera joan zen bizitzera. Gaur egun Bilbon bizi da eta Heziketa Fisikoko irakaslea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button