Nontzeberri

Bertsomovieda lehiaketa berriz ere

Iazko arrakasta ikusita, Beasaingo Udalaren eta Orkliren babesarekin, aurten ere Bertsomovieda lehiaketa antolatu du Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak.

Otsailaren 1etik martxoaren 13ra bitartean, bakarrik ala taldean, gutxienez zazpi segundoko bertsoren bat ageri den bideo bat egin eta bideoak partekatzeko webguneren batean zintzilikatu. Horra egitekoa.

Mundu osora zabaldu nahi da parte hartzeko deialdia, hori bai, hiru osagai behar ditu balekoa izateko: bertsoa, bideoa eta euskaraz izatea.
Sariak ere mundialak dira: Helduen mailan bertsomovierik onenak 1.000 euroko saria jasoko du eta epaimahaiaren ustez bertsorik onenak dituenak 250 eurokoa. 350 euroko beste aipamen sari bat ere izango da epaimahaiak hala erabakitzen duen bertsomoviarentzat. 
Eta aurten, bertso eskola nahiz ikastetxe ezberdinetako gaztetxoentzako sari bereziarekin dator lehiaketa: 400 euroko saria.

Bertsomovieak ikusgai ez ezik, bozkagai ere izango dira www.bertsomovieda.com webgunean, ikusleen bozka gehien jasotzen duenak ere 500 euroko saria izango baitu!

Exit mobile version