Nontzeberri

Bertsolaritzaren Genealogia Feministak

Orainmenean izenburupean, bihar, azaroak 17, 19:00etan, Iruñeko Kondestableko Areto Nagusian, Irati Majuelo, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran arituko dira Bertsolaritzaren Genealogia Feministak deskribatzeko xedez. Saio hori Nafarroako Antzerki Eskolan, Kondestable eta Mendillorri civivoxetan, eta Katakrak-en azaroaren 5etik 26ra antolaturiko Bertsoaroa ekimenaren barruan programaturik dago. Pandemiaren eraginez, aforo mugatuetan egingo dira saioak, eta osasun prebentziorako neurri guztiak beteta.

Saioak III. Lanku Beka eskuratu zuen, bertsolaritzaren historia berridazteko eta berrirakurtzeko asmoarekin. Proiektuaren xedea emakume bertsolarien historia lehen lerrora ekartzea da “ikusezin izandakoak ikusaraziz”, eta era berean egungo adin, lurralde eta estilo ezberdineko emakume bertsolarien topagune izatea ere bada emanaldi honen helburu.
Emakume bertsolariak igoko dira oholtza gainera, eta berridatzitako historiaren mugarri ezberdinetan oinarritutako irudiak azaleratuko dituzte.

Bertsoaroaren hurrengo saioak honakoak dira: Bertso Jasa, Bat-Bateko Jolasa, haurrentzako bertso tailerra (azaroak 21, larunbata, 11:30ean Mendillorriko Civivoxean), Errimak Bi Oinetan, dantza eta bertsoa (azaroak 24, asteartea, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan), eta Bertso Jaialdia (azaroak 26, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan).

Exit mobile version