Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira, lehiaketa txiki eta kurioso bat martxan jarri da Bertsolaritzaren Datu-Basearen inguruan.
Bertan, Bertsolaritzaren Datu-Basean ageri diren hamar galderei ongi eta zuzen erantzun beharko da, eta horrela bertsolaritzaren inguruan duzuen jakinduria neurtuko duzue.
Galderak ez dira nolanahikoak baina erantzunak aurkitzea ez da oso zaila izango eta lana errazteko jakin behar da erantzun guzti-guztiak Bertsolaritzaren Datu-Basean (BDB) aurkituko dituzuela.
Irabazleek, finalaurrekoetarako eta finalerako sarrerak eskuratuko dituzte.
Jakin beharreko guztia hemen dago. Animo!