Nontzeberri

Bertsolaritzarako guztia Durangoko Azokan

Durangoko Azoka abenduaren 6tik 9ra egingo da eta bertan, Bertsolaritzari buruz behar den edozer topatuko duzue Bertsozale Elkartearen eta Lanku argitaletxearen stand-etan.

Nobedade interesgarriak dituzue bertsozaleok: Beste larogei urtian Euskal Herriko Bertsoale Elkartearen 25 urteko ibilbidea laburbiltzen duen liburu eta DVDa; Bertsolari pelikularen DVDa; Bertsoa 2011 iazko bertsoaldi onenetakoak biltzen dituen DVD-a; Zazpi ebidentzia birjaiotzarako Xabier Amurizaren liburu berria; 11 kantatzeko Urko EgaƱak bertsolaritza eta hainbat ipuin uztartuz prestatu duen diskoa; Imanol Lazkano bertsolariaren bertso jarduna laburbiltzen duen CDa eta Txapelketa Nagusietako bertsoaldi onenak biltzen dituen CD bikoitza; Bapatean 2011: Plazetako urteko bertsogintzaren isla den bilduma; Ene Kantak taldeak Nafarroako Bertsozale Elkarteari laguntzeko argitaratu berri duen Neguari abesten diskoa.

Nobedadeez gain beste hainbat argitalpen ere topatuko ahalko dituzue stand horietan.

Exit mobile version