Nontzeberri

Bertsolariak eta zientzialariak aurrez aurre

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Jakinduriek mundue erreko dau izeneko saioa burutuko da larunbatean, irailaren 24an, arratsaldeko 18:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra,3. Bilbao). Bertan, zientzia eta bertsoetako  errimak elkartuko dira bigarrenez.

Zientzia ikuspuntu ezberdin batetik erakustea da ekitaldiaren helburua eta horretarako, hitzaldiak bertsoen melodiekin uztartuko dira. Kike Amonarrizek gidatuko duen Jakinduriek Mundue Erreko dau 2016 saioan hiru bertsolari eta lau zientzialari izango dira: Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Jone Uria bertsolariak, eta Gotzone Barandika kimikaria, Patxi Juaristi soziologoa, Onintze Salazar meteorologoa eta Felix Zubia medikua.

Exit mobile version