Nontzeberri

Bertsolari Txapelketaren gaineko azterketak

Mintzola Fundazioaren ekimenez, hurrengo asteotan hainbat esparrutako 14 adituk Bertsolari Txapelketaren gaineko azterketak argitara emango dituzte Txapelketa Nagusiaren webgunean eta Bertsolaritzaren Liburutegi Digitalan. Horrez gainera, Txapelketako finalerako kulturarteko terraza zientifikoa prestatzen ari da Mintzola BECeko finalerako.

Mintzola Fundazioak hainbat esparrutako ikerlariekin dihardu auzolanean bertsolaritza ikertzen. Ikerlari horietako batzuei zein beste adituei eskatu die azterketaren korpus gisa Bertsolari Txapelketa Nagusia hartzeko, eta azterketa horri buruzko ondorioen zein gogoetaren berri emateko. Hortaz, 14 adituk aztertuko dute Txapelketa.

Jakingarri guztiak hemen.

Exit mobile version