Nontzeberri

Bertsolari Gazteen XXII. BBK Sariketaren azkeneko finalaurrekoa

Gaur, Sopelako Ander Deuna ikastolan, XXIII. Bertsolari gazteen BBK sariketaren azkeneko finalaurrekoa jokatu da Uribe Kosta eta Busturialdeko taldeen artean. Saioa goizeko 9:30ean hasi da, eta Ander Deuna ikastolako ikasle eta irakasleak izan dira entzule.

Irabazlea Uribe Kosta taldea izan da, eta beraz, martxoaren 26an Bilbon jokatuko den finalera sailkatu da, eta finala erabakita geratu da.

Uribe Kosta eta Lea-Artibariren artean izango da final handia, martxoaren 26an, eguenean, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan. 

Exit mobile version