Nontzeberri

Bertsolari Gazteen saioa, Markina-Xemeinen

Gaur Markina-Xemeingo kultur aretoan XXVI. Bertsolari gazteen BBK sariketaren azken kanporaketa jokatu da, Lea-Artibaiko eta Uribe Kostako taldeen artean. Irabazlea Uribe Kosta taldea izan da, eta beraz, martxoaren 13an Sopelan jokatuko den finalaurrekora sailkatu dira.

Saioa giro ezin hobean garatu da, eta honakoek kantatu dute: Lea-Artibai taldean, Antton Bereziartua, Eneko Barruetabeña, Bittor Altube, Alexander Idoeta, Aitor Ruiz eta Nahia Ibarzabal. Uribe Kostako taldearen barruan, Aritz Landeta, Maider Barañano, Naroa Torralba,  Paule Ixiar Loizaga, Unai Mendiburu eta Kerman Diaz.

Hurrengo saioa lehenengo finalaurrekoa izango da. Martxoaren 12an jokatuko da Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan, 12:00etan, eta Durangaldea eta Busturialdea arituko dira. Eta azken saioak Hego Uribe eta Uribe Kosta bilduko ditu Sopelako Ander Deuna ikastolan.

Exit mobile version