Nontzeberri

Bertsoaroa gaurtik aurrera Iruñean

Bertsoaroa gaurtik aurrera abiatuko da Iruñean. Programazioaren irekieran Joseba Tapia izango da Eta tira eta tunba lana aurkezten.
Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian izango da ekitaldia, 20:00etan.
Urriaren 28an bertso saioa izango da. Bertan Saioa Alkaiza, Aitzol Barandiaran, Aimar Karrika, Alaia Martin, Iñaki Aleman eta Agin Rezola bilduko dira. Azaroan sartuta, 4an, Amets Arzallus, Estitxu Arozena, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Xabier Legarreta eta Unai Iturriagak bertso-saioa egingo dute.

Patziku Perurenak Urumeako sorginen defentsa Iruñeko tribunalean izeneko hitzaldia eskainiko du azaroaren 9an.Eta programazioari amaiera emanez Maialen Lujanbio, Julio Soto, Sustrai Colina, Oskar Estanga, Aitor Sarriegi eta Andoni Egaña bilduko dira.

Beste aldetik datorren domekan izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa Aulestin. Bertan Leire Bilbaoren jai-jartzaileren esanetan Mikel Goiriena, Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Ibon Ajuria, Xabat Galletebeitia eta Peru Vidal bilduko dira norgehiagoka.

Bertsozale Elkarteak eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketak bidalita

Exit mobile version