Nontzeberri

Bertso-saio literarioa Unai Elorriagarekin

XIX. mendean, Italia hegoaldeko Sapritik, Bizkaira migratu zuen Francesco Pasquale hartu du abiapuntutzat Unai Elorriagak (Algorta, 1973) bere azken eleberria idazteko. Elorriagaren arbasoa izan zen Francesco Pasquale baina ez zuten elkar ezagutu. Datu erreal gutxi batzuetatik abiatuta fikzioa osatu du idazleak. Modu independentean irakur daitezkeen hogei narrazio edo ipuinek osatzen dute Francesco Pasqualeren bosgarren arima baina guztiek batera kontakizun bakarra borobiltzen dute.

Igandean, hilak 19, Getxoko Muxikebarrin, 18:00etan, Unai Elorriagaren azken eleberria ardatz hartuta bertsoak eta literatura uztartuko dira. Egileak pasarte batzuk irakurriko ditu, eta horietatik abiatuta, gaiak proposatuko dizkie Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Unai Mendiburu bertsolariei.

Bertan, literatura eta bertsogintza hibridatzen diren unean umorea, poesia, kontakizuna, hausnarketa edo tentsio dramatikoa ere agertuko dira publikoaren gozagarri.

Exit mobile version