Egun hauetan Korrikak Bizkaia zeharkatuko du, eta igandean, martxoak 29, Bilbora helduko da. Ekimenak iraun duen bitartean Bertso-Korrika saioak antolatu dira hainbat herritan. Bukaerarako ez da saiorik faltako.
Hala, datorren ostiralean, martxoak 27, 19:00etan, Bilboko San Inazio auzoko Kabia Kultur Elkartean Bertso-Korrika saioa eskainiko dute Ander Elortegi, Onintza Enbeita eta Amaia Iturriotz bertsolariek.
Larunbatean, martxoaren 28an, Arrigorriagara iritsiko da Bertso-Korrika. Mahaiaren bueltan, Miren Amuriza, Iker Garitagoitia, Andere Molinuevo eta Fredi Paia arituko dira bertsotan.
Hauek izango dira Bertso-Korrikaren azken bi saioak. Lehenago Bertso-Korrika Euskal herriko txoko askotan egon da: Balmaseda, Hendaia, Ordizia Durango, Andoain, Itsasu, Derio, Gernika, Eibar, Lizarra, Barakaldo, Arrasate, Elizondo, Azkaine, Kanpezu, Agurain, Astitz eta abar.
