Nontzeberri

“Bertso-eskolek 30 urte, 11 opari” ekimena aurrera

Hala da, Bertso-eskolek 30 urte, 11 opari ekimeneko saioak puntualki heltzen dira Arabako herrietara, Arabako Bertsozale Elkarteak antolaturik.
Aste honetan ere izango da zertaz gozatu Izarran eta Legution, eta ostegunean izango dituzue bi zita bertsolaritzaz gozatzeko.

Legution, bertso-jaialdia egingo da Gaztegunen, Xabi Igoa, Maialen Saez de Okariz, Oihane Perea eta Juan Mari Juaristi bertsolariekin. Gai-jartzailea Nagore Irazabal izango da.

Eta egun berean, baina Izarran, bertso-jaialdia burutuko da Kultur Etxean, 19:00etan. Han Iñaki Viñaspre, Julen Eizagirre, Zigor Enbeita eta Maite Solozabal bilduko dira. Olatz Santocildes gaiak jartzen ibiliko da.

Exit mobile version