Bertso Erronda ekimena Bilboko Erronda kalean dauden tabernetan egiten da eta Bilbo inguruko edo Bilbon ikasten duten bertsolariak aritzen dira bertan.
Aurtengo Bertso Erronda irailaren 24an abiatu zen, eta etzi, urriaren 22an, amaituko da.
Guztira lau saio egin dira, ostegunetan.
Diogun moduan final handia ostegunean, hilak 22, izango da BIRA kulturgunean, eta honako bertsolari hauek izango dira bertan: Haira Aizpurua, Joseba Ortuzar, Ixone Asategi, June Diaz, Maite Sarasola, Maddi Aiestaran, Maider Altuna eta Irune Basagoiti.
