Nontzeberri

Bertsaroan, rap emanaldia

Iruñean gauzatzen ari den bertsolaritzaren inguruko Bertsoaroa ekimenaren barruan, bihar, azaroak 5, 2ZIO talde lapurtarraren rap emanaldia eskainiko da Zentral aretoan, arratsaldeko 19:30ean hasita. Taldea osatzen duten Odei Barroso, Gorka Rodriguez eta Jo Olascuagak Bideak izeneko bigarren diskoa aurkeztuko dute.

Euren hitzetan, “Jok, Odeik eta Gorkak osatzen dugu 2ZIO taldea. Duela urte batzuk hasi ginen hitzak idazten. 2009an Jorekin batu eta hitzak musikaz janzten hasi ginelarik piztu zen musika talde bat sortzeko asmoa. Hasieran tarteka elkartzen baginen ere, 2011 inguruan hasi ginen gehiagotan elkartzen. Orduan hasi zen 2ZIOren proiektua mamitzen. Ilusioak zein rapa eta euskara uztartzeko gogoak elkartu gintuen; sentitu, salatu, bizi eta maite dugunaren emaitza da 2ZIO”.
Aurten, irailean, taldearen iraupen luzeko bigarren diskoak ikusi du argia: Bideak.
Horixe aurkeztuko dute Bertsoaroan.

Exit mobile version