Nontzeberri

“Bertatik Bertara” proiektu-poltsa

Bilboko, Santanderreko eta Logroñoko Udalak akordio batera heldu dira, harremanak estutzeko eta kultur mailan hiru hirien arteko elkarlana sustatzeko, bai erakundeen artean, bai entitate pribatuen artean.

Akordio horren emaitza da proiektu-poltsa hau, Santander-Bilbao-Logroño 2026 izenekoa. Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Sailak, Santander Creativa Fundazioak eta Logroñoko Udalak sustatzen dute proiektu-poltsa.

Proiektu-poltsa honen helburu nagusia, egoitza soziala edo helbide fiskala Santanderreko, Logroño edo Bilboko udalerrietan duten kultur eta sormen-arloko profesionalek, enpresek edo entitateek egiten dituzten proposamenak batzea da. Proposamenok deialdia egiten duten hirien kultur jardueren programazioetan jasoko dira urtean zehar.

Gehienez sei proiektu hautatuko dira poltsaren kontura; eta bakoitzak 15.000 euroko aurrekontua (zergak eta gainerako gastu eta kosteak barne) izango du. Proiektuak hiru hirietako kultur eragileen elkarlanaren emaitza izan beharko dira.
Proiektuak hiru hirietan garatuko dira.

Martxoaren 25era arte aurkeztu ahalko dira proiektuak.

Exit mobile version