Nontzeberri

“Bertatik Bertara 2025” laguntzen deialdia

Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Sailak, Santander Creativa Fundazioak (FSC) eta Logroñoko Udaleko Kultura Unitateak sustatutako Bertatik bertara laguntzen deialdia egin da aurten ere. Dirulaguntzak eskatzeko epea irailaren 8tik 26ra arte izango da, eta programa horretarako 90.000 euro bideratuko dira.

Deialdiaren helburua hiru hirien arteko lankidetza kulturala bultzatzea eta dinamizatzea da, bai eta hiru hiri horietako kultura- eta sormen-sektoreari proiektuak elkarrekin garatzeko aukera eskaintzea ere.

Deialdiaren oinarriak eta eskabideak FSCren webgunean ikus daitezke (www.santandercreativa.com , eta behar den dokumentazio guztia info@santandercreativa.com helbidera bidali behar da, irailaren 26 baino lehen.

Hiru hirietako ordezkariek osatutako Balorazio Batzordeak aukeratuko ditu proposamenak, eta proiektuen kalitatea, interesa, bideragarritasuna eta berrikuntza ebaluatuko ditu. Batzordeak bi hilabeteko epea izango du, gehienez, egokien iritzitako proiektuak aukeratzeko, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita. Azkenik, deialdia egin duten erakundeek zehaztuko dute zein bi proiektu finantzatuko dituen erakunde bakoitzak.

Exit mobile version