Nontzeberri

“Bertatik Bertara 2024” laguntza-deialdia

Santanderreko, Bilboko eta Logroñoko kultura-arloko enpresa, elkarte eta profesionalek aukera izango dute Bertatik Bertara 2024 laguntza-deialdira aurkezteko. Hiru hiri horietako kultura-sareen ekimenak elkarrekin garatzea helburu duen egitasmoan izena emateko epea martxoaren 7ra bitartean egongo da irekita.

Laguntza-poltsa horrek 90.000 euro izango ditu eta hautatuko diren 6 proiektuen artean banatuko dira, haietako bakoitzerako aurrekontua 15.000 eurokoa izango baita.
Ekimenak 2024. urtean gauzatu beharko dira eta, gainera, “berriak izateaz gain, gutxienez hiru hirietatik bitako kultura-eragileren arteko elkarlanaren emaitza izan beharko dute. Hala ere, hiru hirietako eragileek bultzatutako proposamenak ere kontuan hartuko dira. Kultura- edo sormen-sektoreko enpresek, elkarteek eta profesionalek hiru udalerri horietako batean izan beharko dute sozietatearen egoitza, edo garatu beharko dute beren jarduera nagusia.”

Jasoko diren proiektuen kalitatea, interesa, bideragarritasuna eta berrikuntza kontuan hartuko dira.

Deialdiaren oinarriak eta besteko jakingarriak webgune honetan dituzue.

Exit mobile version