Nontzeberri

“Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local” kontzertu erakusketa prest

Abuztuaren 20tik 27ra, Bilboko Aste Nagusiko arratsalde guztietan, eta Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local ekimenean, makina bat kontzertu atondu dira. Bilborock Aretoak bi kontzertu hartuko ditu egunero, 20:00etan eta 21:00etan, eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

Guztira, kontzertu erakusketa horrek 16 kontzertu bilduko ditu eta horietan emakumeen presentzia azpimarratu behar da.

Kontzertuen agenda honakoa hau duzue: Abuztuaren 20an, Huracan Rose (Bilbo) eta Tiparrakers (Bilbo-Barakaldo); 21ean, Addar (Bermeo) eta Kruddö (Bermeo-Etxebarri); 22an, Arde Marte (Barakaldo-Portugalete) eta Jum! (Bilbo-Nafarroa); 23an, Enrockecidos (Barakaldo) eta Negracalavera (Bilbo); 24an, The Last Hidden Fox (Bilbao) eta Sonic Free Station (Arrigorriaga-Nerbioi-Ibaizabal); 25ean, Kinki Boys (Getxo-Madrid) eta Moonshakers (Bilbo-Getxo); eta 26an, Empire Of Disease (Bilbo) eta Deimocracy (Bizkaia-Araba).

Aste Nagusiko lehiaketa honen bidez, Bilboko Udalak talde gazte eta ez-profesionalen lana bultzatu eta euren talentua zabaltzeko plataforma izan gura du, baita sortzen ari diren talde eta artisten proposamenak zuzenean doan entzuteko esperientzia eskaini ere.

Exit mobile version