Nontzeberri

Bergarako zineklubak lau film proiektatuko ditu hil honetan

Bergarako zineklubak lau pelikula aurkeztuko ditu azaroan Zabalotegi Aretoan. Lehenengo emanaldia asteazkenean, azaroak 7, izango da. Egun horretan David Foenkinos zinegilearen La délicatesse (2011, Frantzia) filma proiektatuko da, 20:00etan.

David Foenkinos berak idatzitako La délicatesse nobela moldatu du film honetan bere anaia Stepháneren laguntzarekin. Audrey Tautou aktore frantziar ezagunak antzeztua, optimismoz beteriko komedia erromantikoa da. Filmak alargun baten istorioa kontatzen du. Senarra bat-batean galdu ostean, alargunak laster utziko du dolua atzean bere jarrera positiboa tarteko. Gainerakoek, baina, ez dute egoera hori begi onez ikusten.

Hil honetan ikusi ahalko diren gainerako hiru filmak hauexek dira: azaroaren 14an, Robert Guédiguian zuzendariaren Les neiges du Kilimandjaro (2011, Frantzia) drama; azaroaren 21ean, Julie Delpy-ren Le Skylab (2011, Frantzia) komedia; eta, azkenik, azaroaren 28an, Oriol Andres, Carlos Castro eta Gemma Garciak zuzenduriko Ziztadak-Tábanos dokumentala.

Exit mobile version