Nontzeberri

Bere burua sortu izana da gizakiaren lorpenik handiena

San Telmo Museoak Jose Mari Zabalaren Magia, materia eta beharra aurkeztu du. Uztailaren 1etik ekainaren 19ra bitarte museoko erakusketa iraunkorrean ikusgai jarriko da Museo Bikoitza esparruan. Lan bideografiko hori erakusketa iraunkorrean proiektatuko da, Industria, aldaketaren eragile atalean

Museo Bikoitza (Asier Mendizabal artistaren proposamena) 2018an jarri zen abian. San Telmon egiten diren esku- hartze programa bat da, urteko aldizkakotasunarekin eta gonbidatutako artista baten eskutik. Bildumaren eta kontakizun museografikoaren hainbat berrirakurketa ahalbidetzea da helburua.

Testuinguru horretan, Jose Mari Zabalak Erlea Manerosen lekukoa hartu zuen iaz, eta hilabete hauetan museoaren ezagutzan sakondu eta bere proiektua garatu du, jarraian ekoizpena ere eginez.

Artistak honako azalpena (hemen osorik) eman du erakusketaren nondik norakoaz: “Magia eta artea, bata zein bestea, onura bat lortzeko helburuarekin jarduteko gaitasun espezifikoarekin daude lotuta, kausaren eta ondorioaren nahitaezko kateamendu batean. Horixe da terminoen jatorrizko esanahia –hemen interesatzen zaigun gauza bakarra, hain zuzen ere–, eta balioan jartzen du materia premiaren arabera eraldatzeko miraria dela proiektu honen helburu nagusia. Azaleko begirada batetik kontrakoa eman badezake ere, lehenik eta behin komeni da argitzea ordena materiala eta espirituala ez direla batak bestea baztertzen duen dikotomia bat, baizik eta guztiz kontrakoa, milaka urtetan gizakiak imajinatu eta produzitu duen guztia –eta bere existentzia osoan hari heldu behar diona– baita bere espirituaren produkturik aipagarriena, hain zuzen ere, eta horixe da, mintzamenarekin batera, gainerako izaki bizidunekiko duen bereizgarri nagusia.”

Exit mobile version