Nontzeberri

Beran aire zabaleko “Margo Lehiaketa” saria, igandean

Berako Gure Txokoa elkarteak, Berako kultur Batzordea eta Berako Udalarekin batera, XV. Margo Lehiaketa aire zabalean antolatu du urriaren 20an, igandean.

Egun horretan 16 urtetik goitiko edonork parte hartu ahalko du, eta margolanak aire librean eta Berako udalerriko eremuan egin beharko dira edozein teknika erabilita.
Ohi den moduan, margolanaren euskarriak ez da aurretiaz manipulatuta egongo, eta arruntean zuria egon behar du. Euskarria nahi den neurrikoa izango da, baina gehienez ere, 100 cm izan ahalko ditu alde bakoitzean.

Zigilua goizeko 9:00etatik jarriko da Berako Gure Txokoa elkarteko erakusketa aretoan, eta 14:30ak baino lehenago aurkeztu beharko dira lanak.

Sariak potoloak izango dira: lehenengo saria 1.000 €, eta bigarren saria 700 €. Egun berean banatuko dira epaimahaiak erabakitako sariak.

Bete beharreko guztiak ikusteko, egin klik hemen.

Exit mobile version